Durangoko Azoka (B1)

Dec 16, 2022 · 5m 52s
Durangoko Azoka (B1)
Chapters

01 · podcast editat

1s

02 · artxipodkast aurkezpen

3m 54s

03 · 01 atala hiru olatuak artxipelagoa

4m 27s

04 · agurtzea

5m 29s

Description

DURANGOKO AZOKA https://drive.google.com/file/d/1xDa8et0GbJJRg6GS3NQJruYZhuLOlcGJ/view?usp=share_link Eztanda da aurten goiburua Durangoko azokan. Euskal kulturak eztanda egin du bederatziehun disko ta liburu nobedade baino gehiagorekin. Gainera, berrehun eta berrogeita hamar kultur ekitaldi egin dira:...

show more
DURANGOKO AZOKA
[Deskarga daitekeen podcastaren testu elebiduna: HEMEN]

Eztanda da aurten goiburua Durangoko azokan. Euskal kulturak eztanda egin du bederatziehun disko ta liburu nobedade baino gehiagorekin. Gainera, berrehun eta berrogeita hamar kultur ekitaldi egin dira: antzerkia, film laburrak, podkastak, liburu eta diskoen aurkezpenak, kontzertuak eta askoz gehiago.

Mila eta bostehun ikaslek baino gehiagok bisitatu dute azoka eta han liburu pila pat erosi dute. Musika-taldeek ere leku garrantzitsua bete dute. Gazteek ilara luzeak egin dituzte diskoak erosteko eta abeslariekin argazkiak ateratzeko.

Azokako kantaririk ezagunena ZETA izan da. Orain ba entzuten duzue bere abestietako bat ["Hitzeman" abestia entzuten da].

Liburu baten aurkezpena nabarmendu nahi dut: Atsoa. Víctor Català idazlearen ipuin zoragarri sorta bat da. Lehen aldiz euskeraz irakurri ahal izango da. Antologistak kontatzen digu nola deskubritu zuen narratzaile hau. Entzun ezazue [Blanca Llum da hitz egiten duena].

Bestalde, irratirako istorioek arrakasta handia dute gaur egun. Antzinako irrati-belak edo "erradionobelak" dira jatorria. Artxipelagoa gazteen artean ospetsuena da. [Bigarren denboraldiko aurkezpena entzuten da].

Proiektu honetan teknologia binaurala erabili da. Hiru dimentsioko soinuak jartzen du entzulea ekintza gertatzen den espazioetan. Horregatik, entzuteko esperientzia ingurutzailea da. Lehen denboraldiko bederatzi atalak Euskal Irratiaren webgunean aurki ditzakezue. Entzun dezagun sail entzungarri honen hasiera [Artxipelagoko podkasta entzuten da].

Kantari bat, liburu bat eta irratiko podkast bat izan dira erreportaje honetako gaiak. Hurrengo ediziora deitzea gustatuko litzaidake, Durangoko Azoka bizi egin behar baita.

Ikusi edo entzun arte. Agur
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
show less
Information
Author Antoni de la Torre
Website -
Tags

Looks like you don't have any active episode

Browse Spreaker Catalogue to discover great new content

Current

Podcast Cover

Looks like you don't have any episodes in your queue

Browse Spreaker Catalogue to discover great new content

Next Up

Episode Cover Episode Cover

It's so quiet here...

Time to discover new episodes!

Discover
Your Library
Search