San Braulioko eroa (A2) Liburuaren apaimena
Download and listen anywhere
Download your favorite episodes and enjoy them, wherever you are! Sign up or log in now to access offline listening.
Description
San Braulioko eroa erreseina https://drive.google.com/file/d/1AmJOHGrjScj27ef0Dzpq_q-imbgJ7GGS/view?usp=share_link Kaixo, ikaskide eta entzuleok! Podcast honetan A2 mailako irakurketa bati buruz berri eman nahi dut. "San Braulioko eroa" du izena eta Xabier Monasterio da idazlea....
show more[Deskarga daitekeen podcastaren testu elebiduna]
Kaixo, ikaskide eta entzuleok!
Podcast honetan A2 mailako irakurketa bati buruz berri eman nahi dut. "San Braulioko eroa" du izena eta Xabier Monasterio da idazlea. Monasteriok oso ondo ezagutzen du gazte literatura eta, gainera, hainbat titulu idatzi ditu euskaraz, erraz eta mailaka. Erroa argitaletxean aurki ditzakezue haren liburuak.
San Braulio Hego Amerikako herri txiki baten izena da. Han bizi dira nekazari pobreak, lurra lantzen dutenak, eta aberatsen batzuk, noski. Horien artean menderatze-harremana gertatzen da.
Egun batean apaiza espetxeratu egiten dute. Ondorioz berrogei urtez isilik gelditzen da herriko jendea. Ez dute arazorik nahi. Baina gure istorioa gizon arraro bat herrira iristen denean hasten da. Haren etorrera dela eta, litekeena da egoera aldatzea, umeengandik hasita.
Kontakizun hau hiztegi ulergarriaz, esaldi laburrez eta oinarrizko aditz-denborez idatzita dago. Horregatik arin-arin irakurtzen da. Eskematismoa gorabehera, samurra eta interesgarria da. Ez da harritzekoa gazteen artean arrakasta handia izan izana.
Bestela, ez dut ahaztu nahi liburuak irakurmenari eta gramatikari buruzko ariketa asko dituela. Dena oso ondo prestatuta dago.
Amaitzeko, 'San Braulioko eroa' gazte-liburu gomendagarria da. Ziur nago zuen gustukoa izango dela. Irakurtzera animatzen zaituztet.
Agur, hurrengora arte
Information
Author | Antoni de la Torre |
Organization | Antoni de la Torre |
Website | - |
Tags |
Copyright 2024 - Spreaker Inc. an iHeartMedia Company
Comments